XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horrela hasi zen inoiz ezagutu den araketarik arraroena.

- Kontuz ibili, jauna.

Lehendabizi, zilarrezko estalkia zuen kaxa haundi bat aurkitu genuen.

Bertara sartu eta doministikun egin arazi zigun usain samina zuen hauts arraro batez inguraturik aurkitu ginen.

Bazeuden baita ere, oso metale pisutsu batez eginiko globo batzu, gure burua bezalakoak, hauek mugitzeko indar haundia egin behar zelarik.

Zaku haundi baten, gu biok ondo sartzeko bezain haundian, gure regalizaren antzeko, eta indar gehiegirik gabe altxatzeko moduko garaun beltz batzu zeuden.

Ezkerreko patrikan, metalezko pieza lau eta biribil pila bat, ezinezkoa egin zitzaigun mugitzea, pisu izugarria bait zuten.

Tresna haundi bat ere aurkitu dugu, laua eta hortz luze eta lodi batzukin, bere erabilera ez dugu aztertu nahi izan.

Eta baita ere haltzairuzko lamina luze bat, oso fina, antzeko tamainako egurrezko beste pieza bati lotua.

Larruzko poltsa izugarri bat, soka luze batekin ireki eta ixteko.

Poltsa honek harri hori pila zituen, gure herria inguratzen duten harrien antzekoak, tamainari dagokionez.

Bilatzen jarraitu eta ehun zati izugarria, erregejauregiko gela nagusia estaltzeko bezain haundia.

Gorde gorderik, pakete haundi bat, gauza zuri oso fin batzukin, elkarri lotuak ertz batetik.

Hauen gainean ulertu ezinezko zeinu batzu.

Guztia beste bi pieza sendoago eta ilunagoak inguratzen zuten, bat goikaldean eta beste bat behekaldean, hauek soka luze batekin lotuak.